.
viernes, 9 de diciembre de 2011
martes, 15 de noviembre de 2011
ARSENALAREN ANTOLAMENDUA 11/7
Errepidea hasierako kokapen originala mantendu egiten du baina rotondarik gabe, honela bi erabilera esberdinak dituzten eremuak banatu egiten dira, baina muga lehun baten bitartez soilik.
Etxebizitzak ibaiari begira daude eta antzinako ruinak okupatzen zuten lekua okupatupatzen dute, hauen aurretik eta ibaiaren artean pasabide bat sortzen da errepiderik gabe baina bidegorriarekin, ibaiarekin kontaktua eta bistak gogortzeko. Etxeak ibaiari begiratzen dute U formarekin eta plazatzo bat eratuko dute ibaiaren aurrean, hauen atzean gainontzeko egoitzak edo logelak aurkitzen dira. Plazatxoaren erdian kota bat beherago parkina aurkituko litzateke, honela plazatxoa gorakatuta geratuko litzateke eta aireztapen naturalarekin.
lunes, 24 de octubre de 2011
ARSENALAREN ANTOLAMENDUA - Aurrentrega
Arsenalaren antolamenduarekin hasi gara bere espazioa aztertuaz. Zer dagoen bertan, zer falta den, inguruan dauden eraikinak, hauen erabilera... Honela errazagoa egin zaigu gure eraikinen kokapena erabakitzea. Bizitegi eremua (residentziak ...) hiriko etxebizitzetatik hurbil kokatu ditugu hiriko mugimenduarekin bat egin dezaten, aldi berean erdigunearekin lotura zuzenagoa izanik. Beste eremu zatian, unibertzitateak kokatu ditugu. Bizitegi gune eta etxebizitza artean parke lineal bat utzi dugu erdigunearekin lotura eratuz. Unibertsitate artean baita berdeguneak utzi ditugu, jende guztiarentzat baina lorategigintzako unibertsitateko ikasleek zainduta. Honetarako hauek sektorizatuak egon daitezke bideen bitartez, adibidez. Bi unibertsitateak erlazionatuta egongo dira eta harremanean jartzeko liburutegia, tailer batzuk eta ordenadore gela moduko espazioak komunak izango dira.
Gunearen erditik pasatzen den errepidea lekuz aldatu dugu gure espazioa inguratuz, honela gure gunerako aparkalekuei sarrera emanez.
Bolumenekin ere hasi gara. Eraikin eta espazio bakoitzaren metro karratuak jarri ditugu (altuera ere kontuan izanik) prisma desberdinetan eta gunean kokatu ditugu. Solairuak gehitu dizkiogu prisma bakoitzari eremuan kabitu arte. Honela badakigu gutxi gorabeherako eraikinen altuera eta okupatuko duten azalera, baita berdeguneek ere.
Ahalik eta solairu gutxikoen egin nahi ditugu eraikinak, alboko eraikinekin ez gehiegi nabarmentzeko. Gainera, ez dugu nahi itzalak oso eraginkorrak izaterik nahi, ezta eraikin baten itzalak bestea estali dezan.
Orientazioa aukeratzerakoan Baionako ardatzak kontuan izan ditugu eta apur bat hauen jarraipena egin dugu. Honela, eraikinek alde bat Hegoalderantza daukate eta beste bat iparralderantz.
Bizitegiek logelak Hegoalderantz eta sukalde ikasketa gela pasilo.... Iparralderantz
Unibertsitateek teoria gelak Hegoalderantz tailerrak Iparralderantz
martes, 27 de septiembre de 2011
PLACE DU REDUIT - Lekuaren analisia
Baionan kokatutako plaza hau antolatzean datza oraingo proiektuak, Vauban arkitektoaren omenez. Gaur egun, ez du inolako interesik lekuak, berez lekua ondo kokatuta dago, hiriaren puntu garrantzitsu bat izan liteke baina ez zaio etekinik atera. Gainera, errepidea pasatzen da honen aurretik oraindik gehiago lagunduz gune hau aldentzen.honetaz aparte, zuhaitz handi ilara bat dauka errepidearen mugan muga bisuala ere ezarriz.
Herria aztertzen badugu, ikusi daiteke inguruko kale guztiek begiratzen dutela ia-ia gure gunera, beraz interesgarria izan daiteke bertan ikusten den elementu bat jartzea. Honetarako bertan dagoen beste zuhaitz piloa ere kendu egin beharko litzateke bistarentzat ostopo bat besterik ez baitira.
Ikusi daitekeen bezala zaiakera bat egin dute lekua integratzeko bidegorria bertan xumeki sartuz.
Bidegorriak garrantzi handiagoa hartzeko informazio bulegoa jarriko dugunez, bizikletak alokatzeko postu bat ere jarri dezakegu erakarpen turistiko moduan.
Honela bizikleta alokairuarekin eta bertan dagoen autobus geltokiarekin jende mugimendua sortuko da. Autobus geltokian dauden zuhaitzak kentzean enborrak mantendu daitezke eta dagoen markesinaz aparte eserlekuak sortu hauekin.
Honetaz guztiaz aparte, behin plazara sartuta bertan dagoen lurra ez da bat ere atzegina bertatik ibiltzeko, oso desatsegina eta ezegonkorra baita.
Hauek izan dira lekuaren analisiaren ondoren ateratako ondorio ezberdinak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)