Pare bat baserri aurkitu genituen abandonatuta zeudenak, beraz hauek eraberritzea erabaki dugu proiektua aurrera eramateko. Eraikin hauetaz aparte, txokoa, frontoia eta korta ere erabiliko ditugu.
Txokoa egokitu (leihoak ireki, baratzarekin erlazioa sortu...) eta jantoki moduan erabiliko dugu. Frontoia jolasleku moduan, baina daukan egitura aldatuko dugu hau indartuaz eta goian eguzki panelak jarri ahal izango ditugu. Korta ere berriztatu egingo dugu eta animalia gehiago jarriko ditugu, animalien zaintza izango baita barnetegiaren programaren ataletako bat.
Aipatutako azken eraikin hauen herritarrekin amankomunean erabiliko dituzte, ondorioz erlazio bat sortuz barnetegiko ume eta herritarren artean.
BY: MAITAMAIA