martes, 27 de septiembre de 2011
PLACE DU REDUIT - Lekuaren analisia
Baionan kokatutako plaza hau antolatzean datza oraingo proiektuak, Vauban arkitektoaren omenez. Gaur egun, ez du inolako interesik lekuak, berez lekua ondo kokatuta dago, hiriaren puntu garrantzitsu bat izan liteke baina ez zaio etekinik atera. Gainera, errepidea pasatzen da honen aurretik oraindik gehiago lagunduz gune hau aldentzen.honetaz aparte, zuhaitz handi ilara bat dauka errepidearen mugan muga bisuala ere ezarriz.
Herria aztertzen badugu, ikusi daiteke inguruko kale guztiek begiratzen dutela ia-ia gure gunera, beraz interesgarria izan daiteke bertan ikusten den elementu bat jartzea. Honetarako bertan dagoen beste zuhaitz piloa ere kendu egin beharko litzateke bistarentzat ostopo bat besterik ez baitira.
Ikusi daitekeen bezala zaiakera bat egin dute lekua integratzeko bidegorria bertan xumeki sartuz.
Bidegorriak garrantzi handiagoa hartzeko informazio bulegoa jarriko dugunez, bizikletak alokatzeko postu bat ere jarri dezakegu erakarpen turistiko moduan.
Honela bizikleta alokairuarekin eta bertan dagoen autobus geltokiarekin jende mugimendua sortuko da. Autobus geltokian dauden zuhaitzak kentzean enborrak mantendu daitezke eta dagoen markesinaz aparte eserlekuak sortu hauekin.
Honetaz guztiaz aparte, behin plazara sartuta bertan dagoen lurra ez da bat ere atzegina bertatik ibiltzeko, oso desatsegina eta ezegonkorra baita.
Hauek izan dira lekuaren analisiaren ondoren ateratako ondorio ezberdinak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)