lunes, 24 de octubre de 2011

ARSENALAREN ANTOLAMENDUA - Aurrentrega


Arsenalaren antolamenduarekin hasi gara bere espazioa aztertuaz. Zer dagoen bertan, zer falta den, inguruan dauden eraikinak, hauen erabilera... Honela errazagoa egin zaigu gure eraikinen kokapena erabakitzea. Bizitegi eremua (residentziak ...) hiriko etxebizitzetatik hurbil kokatu ditugu hiriko mugimenduarekin bat egin dezaten, aldi berean erdigunearekin lotura zuzenagoa izanik. Beste eremu zatian, unibertzitateak kokatu ditugu. Bizitegi gune eta etxebizitza artean parke lineal bat utzi dugu erdigunearekin lotura eratuz. Unibertsitate artean baita berdeguneak utzi ditugu, jende guztiarentzat baina lorategigintzako unibertsitateko ikasleek zainduta. Honetarako hauek sektorizatuak egon daitezke bideen bitartez, adibidez. Bi unibertsitateak erlazionatuta egongo dira eta harremanean jartzeko liburutegia, tailer batzuk eta ordenadore gela moduko espazioak komunak izango dira.
Gunearen erditik pasatzen den errepidea lekuz aldatu dugu gure espazioa inguratuz, honela gure gunerako aparkalekuei sarrera emanez.
Bolumenekin ere hasi gara. Eraikin eta espazio bakoitzaren metro karratuak jarri ditugu (altuera ere kontuan izanik) prisma desberdinetan eta gunean kokatu ditugu. Solairuak gehitu dizkiogu prisma bakoitzari eremuan kabitu arte. Honela badakigu gutxi gorabeherako eraikinen altuera eta okupatuko duten azalera, baita berdeguneek ere.
Ahalik eta solairu gutxikoen egin nahi ditugu eraikinak, alboko eraikinekin ez gehiegi nabarmentzeko. Gainera, ez dugu nahi itzalak oso eraginkorrak izaterik nahi, ezta eraikin baten itzalak bestea estali dezan.
Orientazioa aukeratzerakoan Baionako ardatzak kontuan izan ditugu eta apur bat hauen jarraipena egin dugu. Honela, eraikinek alde bat Hegoalderantza daukate eta beste bat iparralderantz.
Bizitegiek logelak Hegoalderantz eta sukalde ikasketa gela pasilo.... Iparralderantz
Unibertsitateek teoria gelak Hegoalderantz tailerrak Iparralderantz