lunes, 11 de octubre de 2010
jueves, 7 de octubre de 2010
Urdaibaiko jende mugimenduaren analisia
Analisia gauzatzeko guk ikusitakoa eta zenbait informazio planoren arteko nahastea egin dugu.
Irudi guztietan ezkerraldean udako jende mugimenduak adierazten dira eta negukoak eskumaldean.
Jende fluxuak adierazi ditugu faktore ezberdinekin erlazionatutako ekintzen arabera. Adibidez, kasu honetan urarekin erlazioa duten ekintzak (arrantza, buzeoa, surfa, hondartza, kanoak...) aztertu ditugu eta hauek mugitzen duten jende kopurua, hondartza izanik garrantzitsuena, jende gehien mugitzen duena baita, baina udan; neguan ez hainbeste; beheko irudietan konparatu daitekeen moduan.
Hondorengo irudian naturarekin erlazionatutako jende mugimenduak ageri dira, batez ere mendietako ibilbideak nagusi izanez.
Hau gehienbat eguraldiagatik baldintzatua dago.
Hemen kulturarekin erlazionatutako jende mugimenduak ditugu. Normalean antolatutako txangoak izaten dira ibilbide kultural hauek burutzeko (ikastolako txangoak, hirugarren adinekoak, udalekuko gazteak...); ondorioz, kasu gehienetan ez daude fenomeno naturalengatik baldintzatuak.
Orain mugimendu guztiak bateratuak ikus ditzakegu. Argi ikus daiteke mugimendu gehienak kostaldetik hurbilen dagoen eremuan gertatzen direla eta udan askoz ere ugariagoak direla neguan baino. Batez ere, urarekin erlazionatutako ekintzek sortzen dute mugimendu hazkunde hau udan, naturako faktoreengaitik (batez ere eguraldia) gehien baldintzatuta dagoena baita.
miércoles, 29 de septiembre de 2010
Erakusketa
Paisaiari buruzko erakusketa hau interesgarria iruditu zait.
Bertan ikusi daiteke zelan gizakiak lurraldeak banatzean forma ezberdinak sortu ditu nahita edo nahigabe. Aldi berean, bertan gauzak jartzeko eran, zuhaitzak adibidez, aurretik pentsatutako forma batekin jarri daitezke irudi bat sortuz.
Naturarekin jokatuz irudiak sortu daitezke eta askotan konturatu gabe sortzen dira formak.
Argazkia nondik aterata dagoen eta nola aterata dagoen ere eragin handia izan dezake, ikuspuntu ezberdinak erakutziz leku berdin batenak.
Gehien guztatu zitzaidana argazkiekin sortzen ziren kontrasteak izan ziren, adibidez, Nueva York eta Gari landa bateratzean.

Oso impakto handiko argazkia da, bertan bi bizimodu guztiz ezberdinak ikusi daitezke, 1go eta 3.sektorea gainjarrita. Eraikinez eta jendez masifikatutako, eta lasaitasuna eta eraikin urritasuneko lekuak aurrez-aurre jarriz sentsazio arraro bat sortzen du; gaur egun balorea galdu duen 1go sektori horri garrantzia emanez Nueva York herri famatuarekin bateratuz.
Nire ustez, interesgarria da paisaia ezberdinak inmortalizatzea eta argazkiekin jokatuz paisaia ezberdinak sortzea.
martes, 28 de septiembre de 2010
Kurtsoari buruz espero dudana
Kurtso honetan, urtero bezala, nire proiektatzeko gaitasuna garatzea eta hobetzea izango litzateke helburuetako bat. Honetarako aukera onak ikusten ditut; alde batetik, proiektu nahikoa egingo ditugulako eta bestetik, hauen arteko desberdintasunagatik (jatetxea-taberna-aldagela, etxebizitzak...), honela arkitekturaren arlo ezberdinak landuz.
Urdaibaien izango dira proiektu guztiak, oso leku polita da eta interesgarria dituen baldintzengatik (biosferako erreserba, itsasoarekiko harremana, paisaiaren garrantzia...). Aldi berean, zaila izan daiteke bertan ondo geratzen den ideaia bat garatzea, interbentzio batek estetikoki eragin negatiboak izan baititzake. Lekua oso berezia da eta oso ondo integratzen den eraikin bat egin behar da.
Egia da ere, joko asko ematen dutela proiektuek, eremua nahiko malgua baita eta eraikina ere; momentuz behintzat. Hau dibertigarria gerta liteke eraikina garatzerako orduan espazioekin jolasteko auketa ematen baitu (espazio banatuak, diafanoak, balio anitzeko eremuak...).

Beraz, nahiko positiboa da nire kurtsoarekiko ikuspegia, utzi dezagun aurrera joan dadila.
lunes, 20 de septiembre de 2010
Suscribirse a:
Entradas (Atom)