martes, 15 de noviembre de 2011

ARSENALAREN ANTOLAMENDUA 11/7






Proiektuaren atal honetan eraikinen itzura eta bolumetrian sartu gara, hasierako kokapenarekin jarraitu dugu honetarako, le pelletier kalearen kontra etxebizitzak kokatzen dira eta administrazio eraikinen kontra unibertsitateak daude. Hiriaren ehuna jarraitzen saiatu gara, etxeen trinkotasuna eta sendotasuna mantenduz eta trama betea agertuz, baina unibertsitatearen atalean trinkotasun hau apurtzen da lerro paraleloagoekin eraikin ortogonalak sortuz.
Errepidea hasierako kokapen originala mantendu egiten du baina rotondarik gabe, honela bi erabilera esberdinak dituzten eremuak banatu egiten dira, baina muga lehun baten bitartez soilik.
Etxebizitzak ibaiari begira daude eta antzinako ruinak okupatzen zuten lekua okupatupatzen dute, hauen aurretik eta ibaiaren artean pasabide bat sortzen da errepiderik gabe baina bidegorriarekin, ibaiarekin kontaktua eta bistak gogortzeko. Etxeak ibaiari begiratzen dute U formarekin eta plazatzo bat eratuko dute ibaiaren aurrean, hauen atzean gainontzeko egoitzak edo logelak aurkitzen dira. Plazatxoaren erdian kota bat beherago parkina aurkituko litzateke, honela plazatxoa gorakatuta geratuko litzateke eta aireztapen naturalarekin.

lunes, 24 de octubre de 2011

ARSENALAREN ANTOLAMENDUA - Aurrentrega


Arsenalaren antolamenduarekin hasi gara bere espazioa aztertuaz. Zer dagoen bertan, zer falta den, inguruan dauden eraikinak, hauen erabilera... Honela errazagoa egin zaigu gure eraikinen kokapena erabakitzea. Bizitegi eremua (residentziak ...) hiriko etxebizitzetatik hurbil kokatu ditugu hiriko mugimenduarekin bat egin dezaten, aldi berean erdigunearekin lotura zuzenagoa izanik. Beste eremu zatian, unibertzitateak kokatu ditugu. Bizitegi gune eta etxebizitza artean parke lineal bat utzi dugu erdigunearekin lotura eratuz. Unibertsitate artean baita berdeguneak utzi ditugu, jende guztiarentzat baina lorategigintzako unibertsitateko ikasleek zainduta. Honetarako hauek sektorizatuak egon daitezke bideen bitartez, adibidez. Bi unibertsitateak erlazionatuta egongo dira eta harremanean jartzeko liburutegia, tailer batzuk eta ordenadore gela moduko espazioak komunak izango dira.
Gunearen erditik pasatzen den errepidea lekuz aldatu dugu gure espazioa inguratuz, honela gure gunerako aparkalekuei sarrera emanez.
Bolumenekin ere hasi gara. Eraikin eta espazio bakoitzaren metro karratuak jarri ditugu (altuera ere kontuan izanik) prisma desberdinetan eta gunean kokatu ditugu. Solairuak gehitu dizkiogu prisma bakoitzari eremuan kabitu arte. Honela badakigu gutxi gorabeherako eraikinen altuera eta okupatuko duten azalera, baita berdeguneek ere.
Ahalik eta solairu gutxikoen egin nahi ditugu eraikinak, alboko eraikinekin ez gehiegi nabarmentzeko. Gainera, ez dugu nahi itzalak oso eraginkorrak izaterik nahi, ezta eraikin baten itzalak bestea estali dezan.
Orientazioa aukeratzerakoan Baionako ardatzak kontuan izan ditugu eta apur bat hauen jarraipena egin dugu. Honela, eraikinek alde bat Hegoalderantza daukate eta beste bat iparralderantz.
Bizitegiek logelak Hegoalderantz eta sukalde ikasketa gela pasilo.... Iparralderantz
Unibertsitateek teoria gelak Hegoalderantz tailerrak Iparralderantz


martes, 27 de septiembre de 2011

1go PROIEKTUAREN ENTREGA

NIRE PROIEKTUAREN MAKETAREN ARGAZKIAK

IDEIAREN GARAPENA ETA ZERGAITIAK

PLACE DU REDUIT - Lekuaren analisia



Baionan kokatutako plaza hau antolatzean datza oraingo proiektuak, Vauban arkitektoaren omenez. Gaur egun, ez du inolako interesik lekuak, berez lekua ondo kokatuta dago, hiriaren puntu garrantzitsu bat izan liteke baina ez zaio etekinik atera. Gainera, errepidea pasatzen da honen aurretik oraindik gehiago lagunduz gune hau aldentzen.honetaz aparte, zuhaitz handi ilara bat dauka errepidearen mugan muga bisuala ere ezarriz.


Herria aztertzen badugu, ikusi daiteke inguruko kale guztiek begiratzen dutela ia-ia gure gunera, beraz interesgarria izan daiteke bertan ikusten den elementu bat jartzea. Honetarako bertan dagoen beste zuhaitz piloa ere kendu egin beharko litzateke bistarentzat ostopo bat besterik ez baitira.
Ikusi daitekeen bezala zaiakera bat egin dute lekua integratzeko bidegorria bertan xumeki sartuz.


Bidegorriak garrantzi handiagoa hartzeko informazio bulegoa jarriko dugunez, bizikletak alokatzeko postu bat ere jarri dezakegu erakarpen turistiko moduan.


Honela bizikleta alokairuarekin eta bertan dagoen autobus geltokiarekin jende mugimendua sortuko da. Autobus geltokian dauden zuhaitzak kentzean enborrak mantendu daitezke eta dagoen markesinaz aparte eserlekuak sortu hauekin.


Honetaz guztiaz aparte, behin plazara sartuta bertan dagoen lurra ez da bat ere atzegina bertatik ibiltzeko, oso desatsegina eta ezegonkorra baita.



Hauek izan dira lekuaren analisiaren ondoren ateratako ondorio ezberdinak.

PROIEKTUAK IV

Hemen hasten da proiektoseko kurtso berria.

lunes, 4 de julio de 2011

UZTAILEKO ENTREGA: AJURIASEKO FRONTOIA+TXOKOA


Uztaileko entrega honetan frontoia eta txokoaren gunea gehiago garatu ditugu. eremuari bateratasun bat emateko estalki sistema berdina erabili dugu hiru elementuetan (frontoia + gradak-terraza + txokoa). Txapa kolaborantea erabili dugu, erraza delako muntaiarako, aldi berean terrazaren forjaturako ere sistema berdina erabili dugu, forjatu kolaborantea; homogeneotasun bat emanez egiturari. Altzairuzko IPE, HEB eta UPE perfilak erabili ditugu egituran lotura sendoak eta garbiak lortzeko. Zertzak egiteko ere material berdina erabili dugu arrazoi berdinengaitik. Gainera, hauei esker, habetarte handiagoak lortu ahal izan ditugu, frontoiaren erdian zutaberik ez jartzerko.
Txokoa berrerabili nahi genuenez, kargahormak mantendu ditugu, baina estalkia aldatu dugu. Hau zertza bitartez eutsi dugu espazio diafanoa lortzeko. Zertza hauek beiraz estaliak daude zatirik altuenean eta baxuenean panel sandwich-ez itxiak.
Hortuei foma eman diegu lekuareki bat egiteko, honela espazio osoa landuaz bateratasunean.





martes, 19 de abril de 2011

AURRENTREGA: BARNETEGIA

Gure erabakia barnetegi bat sortzea izan da, honela auzuneari bizia emanez. Barnetegiaren zati izango diren eraikin desberdinak eremuan zehar sakabanatuta daude; honela leku osoan sortzen dugu mugimendua.
Pare bat baserri aurkitu genituen abandonatuta zeudenak, beraz hauek eraberritzea erabaki dugu proiektua aurrera eramateko. Eraikin hauetaz aparte, txokoa, frontoia eta korta ere erabiliko ditugu.
Txokoa egokitu (leihoak ireki, baratzarekin erlazioa sortu...) eta jantoki moduan erabiliko dugu. Frontoia jolasleku moduan, baina daukan egitura aldatuko dugu hau indartuaz eta goian eguzki panelak jarri ahal izango ditugu. Korta ere berriztatu egingo dugu eta animalia gehiago jarriko ditugu, animalien zaintza izango baita barnetegiaren programaren ataletako bat.
Aipatutako azken eraikin hauen herritarrekin amankomunean erabiliko dituzte, ondorioz erlazio bat sortuz barnetegiko ume eta herritarren artean.












BY: MAITAMAIA

martes, 12 de abril de 2011

AJURIASEKO BASERRIEN ANALISIA ETA BERRIZTAPENA




Eraikin berrientzat abandonatutako baserriak erabiltzea erabaki dugu, auzoan gehiago integratzearen intentzioarekin eta kokapen egokia izateko.

lunes, 28 de marzo de 2011

AJURIAS AUZUNEAREN AZTERKETA ETA GURE PROPOSAMENA


A:  Adreilua
E: Egurra
H: Harria
MATERIALA
SOLAIRUAK
ZENBAT BIZI
ANIMALIAK
BARATZAK
KORTA
TRAKTOREA
ATERPEA
BERIZTATUA
1

B+2
1 familia
txakurra
bai
gaur egun ez
bai
bai
bai
2
E,H
B+1
0
0
ez
gaur egun ez
ez
bai
ez
3

B+1
1 failia
txakurra

gaur egun ez
bai
bai
bai
4

B+2
?
?

gaur egun ez
bai
bai
bai
5

B+2
?
txakurra
bai
gaur egun ez
ez
bai
bai
6

B+2
?
?

gaur egun ez
bai
bai
bai
7

B+1
0
0
ez
gaur egun ez
ez
bai
ez
8
A, E, H
B+1
?
0
bai
gaur egun ez
bai
bai
bai
9

B+2
0
0
ez
gaur egun ez
ez
bai
bai
10

B+1
1 familia
txakurra
bai
gaur egun ez
bai
bai
bai
11

B+2
?
?

gaur egun ez
bai
bai
bai
12

B+1
1 familia
ez

gaur egun ez
bai
bai
bai



BERRIZTATZEKO?
KUDEATU
SOLAIRU
GANADERIA
bai
sozioak (gaur egun 2)
B
ERMITA
ez
udaletxea dirua, herritarrek garbitu
B+1
1880ko urtekoa
FRONTOIA
teilatua
udaletxea
B
TXOKOA
ez
sozietatea
B



Ajuriaseko auzo honetan gero eta bizitza gutxiago dago. Lehen 22 familia bizi ziren lekuan, gaur egun 20 pertsona bizi dira. Baserriko bizitza zaila da, egunero lan egin beharra dago, eta baliteke hilabete batean soldatarik ez edukitzea. Horregatik biztanle gehienek fabriketara lan egitera doaz baserriak hustuz. Emigrazio hau ekiditea garrantzitsua dela uste dugu, gure auzoari bizitasuna emanez. Horretarako bertan gelditzera bultzatzen duen ekintza proposatzea aukera egokiena dela erabaki dugu.
Gure programa Landatar bizitzari buruz ikasteko barnetegia izango da. Kultura zahar hau transmitituz eta irakatsiz.
Lortu nahi dena:
· Baserriko bizitzari beste ikuspuntu bat ematea.
· Baserriko bizimodua hurrengo belaunaldietara heltzea.
· Bizitasuna auzoan.
· Biztanleek bertan lan egitea.
· Kanpotarrak erakartzea.
· Jende gehiago egotean garraio publikoa sustatzea.
· Garraio publikoa egotean kotxearen erabilera txikitzea.



Lortu nahi dena:
· Baserriko bizitzari beste ikuspuntu bat ematea.
· Baserriko bizimodua hurrengo belaunaldietara heltzea.
· Bizitasuna auzoan.
· Biztanleek bertan lan egitea.
· Kanpotarrak erakartzea.
· Jende gehiago egotean garraio publikoa sustatzea.
· Garraio publikoa egotean kotxearen erabilera txikitzea.
Beharrezkoak izango diren elementuak:
· Herritarren arteko elkarlana. (Emakume batekin hitz egin genuen eta ondo iruditu zitzaion, beti ere ondo zehaztuta usten bada bakoitzaren lana. Gainera auzo horretan elkarlanean eraikitako txoko bat daukate, hasiera batean ikastetxe bat zena eta gaur egun sozietate moduan erabiltzen dena. Hau erakusten digu beraien artean ondo lan egiten dutela.)
· Lo egiteko gunea.
· Jantokia.
· Korta.
· Negutegia.
· Baratza.
· Tailerrak.
· Konposta egiteko gunea.
Baldintzak:
· Beteta dagoen etxebizitzarik ez da ukituko. Baina erabiltzeko posibilitatea egon daiteke baldin eta 10 urtez hutsik egon bada.
· Komunikazio biderik ez da kenduko baldin eta ez bada bestelako komunikabiderik proposatzen.
· Ez da baratzarik kenduko ez bazaio ematen bestelako landatzeko eremurik ematen jabeari.
· Ez da inolako zuhaitzik botako baldin eta bere enborraren diametroa 3zm-tatik gorakoa bada eta ez bada zuhaixka-formakoa.
· Energiaren ehuneko bat modu berriztagarrian lortu beharko da.



Barnategiko ekintza posibleak:
· Konposta egitera erakutsi.
· Negutegiko landareak bereizten eta tratatzen erakutsi.
· Landareen ezaugarriak erakutsi.
· Baratzaren landatze garaiak erakutsi.
· Kortako animaliak erakutsi, garbitu eta janaria eman.
· Behiak jetzi.
· Esnearen tratamenduak erakutsi.
· Zaldiz ibili.