lunes, 4 de julio de 2011

UZTAILEKO ENTREGA: AJURIASEKO FRONTOIA+TXOKOA


Uztaileko entrega honetan frontoia eta txokoaren gunea gehiago garatu ditugu. eremuari bateratasun bat emateko estalki sistema berdina erabili dugu hiru elementuetan (frontoia + gradak-terraza + txokoa). Txapa kolaborantea erabili dugu, erraza delako muntaiarako, aldi berean terrazaren forjaturako ere sistema berdina erabili dugu, forjatu kolaborantea; homogeneotasun bat emanez egiturari. Altzairuzko IPE, HEB eta UPE perfilak erabili ditugu egituran lotura sendoak eta garbiak lortzeko. Zertzak egiteko ere material berdina erabili dugu arrazoi berdinengaitik. Gainera, hauei esker, habetarte handiagoak lortu ahal izan ditugu, frontoiaren erdian zutaberik ez jartzerko.
Txokoa berrerabili nahi genuenez, kargahormak mantendu ditugu, baina estalkia aldatu dugu. Hau zertza bitartez eutsi dugu espazio diafanoa lortzeko. Zertza hauek beiraz estaliak daude zatirik altuenean eta baxuenean panel sandwich-ez itxiak.
Hortuei foma eman diegu lekuareki bat egiteko, honela espazio osoa landuaz bateratasunean.





No hay comentarios:

Publicar un comentario