domingo, 6 de febrero de 2011

KONTENEDOREAREN MAKETA

KONTENEDOREAK
Kontenedore maritimo hauek merkantzia mota esberdinak transportatzeko erabiltzen dira, transportea itsasontzikoa, aereoa, lurrekoa eta multimodala izan daiteke. Bere dimentzioak estandarizatuak daude erabilera errazteko eta pertsona multzo batek barruko merkantziak erraz manipulatu ditzan dimentzionatuta daude. Kontenedore mota esberdinak dauden arren (karga berezirako, karga luzerako, hezetasun askorako...) gu aukeratutakoa DRY VAN motakoa da, arruntena, luzeran 6,05m; altueran 2,59m; zabaleran 2,44m. Aldi berean hauek jasan dezaketen karga maximoa 29 Tonakoa da.
Kontenedore maritimo hauek orokorrean altzairu kortenez eginak daude, baina aluminiozkoak ere aurkitu daitezke, gutxi batzuk gaur egun oraindik egurrez egiten dira behira-zuntzez errefortzatuak. Kasu gehienetan zorua egurrezkoa da, egur laminatua, baina badaude bambuz eginikoak ere, erresistentzia handiagoak dituelako. Barrutik ere hezetasunen kontrako kapa bat daramate, bidaietan sortzen diren hezetasunetatik merkantzia babesteko.
 Kanpotik antzeman daitekeen beste ezaugarri bat sabaiko lau erpinetan dauzkaten argoiak dira, hauek garabi berezien bitartez transportatuak izatea ahalbidetzen dute, hala ere twistlocks lotura bereziak izango dituzte 8 erpinetan, apoiatzeko eta engantzatzeko...
Muntaia:
1_Fabrikan metalezko piezak egiten dira, xafla moldekatuak, txapak eta hauen arteko lotura piezak.
2_Fabrikan bertan ere muntaia egiten da, lehengo estalki eta zoruaren egitura kokatuz eta hormekin enkajatuz. Ondoren barnean hezetasunen kontrako tratamenduak edo kapa jartzen zaie. Gero zoruko egur laminatua kokatzen da eta bukatzeko ate metalikoak enkajatzen dita bisagra eta segurtasun lotura egokiekin.
3_Behin moduluak bukatuta tipoaren araberako kolorea imprimatzen zaie kanpotik.
4_Moduluak saltzeko prest egongo dira, normalean fabrkante nagusiak ez ditu banaka salduko, multzoka baizik, gero empresa txikiagoak txikizkako distribuzioaz arduratuko dira, rebentaren bitartez edo bigarren eskukoak salduz.
5_Erabiltzaileak modulua duenean hau eraldatzeko gai izango da, gure kasuan isolamendu termikoa jarri diogu barrutik erosoagoa izan dadin aire librean kokatuko dugulako: 3cm-ko piestireno estrusionatua.
Transportea:
  1_Kontenedore hauek garabi berezien bitartez transportatzen dira, arruntenak portiko garabia, portukoa eta luzerakako garabi apiladorea dira.
2_Altzairuzko kable batzuen bitartez estalkian dituzten argoietatik eskegitzen dira eta honela garabiak nahi duen tokira mugituko ditu, bai itsasontsi edo kamioi baten gainera.
3_Kamioian edo itsazontsietan mugitzeko kontenedoreak korda berezi baten bitartez lotu behar dira, bidaian bolkatu ez daitezen. Gainera modularrak direnez beraien artean erraz enkajatzen dute eta oso sendo lotzen dira horrela.
4_Enkajatzeko twinslocks izeneko loturak erabiltzen dira hemen ere, hauek moduloaren erpin guztietan aurkitzen direnez lotura mugiezinak egin daitezke.
5_Lekuan kokatzekoa azkenik, egurrezko lau habezka, 20x15cm, erabiltzea erabaki dugu, alboetan apoiatuta egongo da moduloa eta lurrean apoiatutako azalera handia izango denez ez dira lokatzean lurperatuko.



By Maitamaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario