martes, 27 de septiembre de 2011

1go PROIEKTUAREN ENTREGA

NIRE PROIEKTUAREN MAKETAREN ARGAZKIAK

IDEIAREN GARAPENA ETA ZERGAITIAK

PLACE DU REDUIT - Lekuaren analisia



Baionan kokatutako plaza hau antolatzean datza oraingo proiektuak, Vauban arkitektoaren omenez. Gaur egun, ez du inolako interesik lekuak, berez lekua ondo kokatuta dago, hiriaren puntu garrantzitsu bat izan liteke baina ez zaio etekinik atera. Gainera, errepidea pasatzen da honen aurretik oraindik gehiago lagunduz gune hau aldentzen.honetaz aparte, zuhaitz handi ilara bat dauka errepidearen mugan muga bisuala ere ezarriz.


Herria aztertzen badugu, ikusi daiteke inguruko kale guztiek begiratzen dutela ia-ia gure gunera, beraz interesgarria izan daiteke bertan ikusten den elementu bat jartzea. Honetarako bertan dagoen beste zuhaitz piloa ere kendu egin beharko litzateke bistarentzat ostopo bat besterik ez baitira.
Ikusi daitekeen bezala zaiakera bat egin dute lekua integratzeko bidegorria bertan xumeki sartuz.


Bidegorriak garrantzi handiagoa hartzeko informazio bulegoa jarriko dugunez, bizikletak alokatzeko postu bat ere jarri dezakegu erakarpen turistiko moduan.


Honela bizikleta alokairuarekin eta bertan dagoen autobus geltokiarekin jende mugimendua sortuko da. Autobus geltokian dauden zuhaitzak kentzean enborrak mantendu daitezke eta dagoen markesinaz aparte eserlekuak sortu hauekin.


Honetaz guztiaz aparte, behin plazara sartuta bertan dagoen lurra ez da bat ere atzegina bertatik ibiltzeko, oso desatsegina eta ezegonkorra baita.



Hauek izan dira lekuaren analisiaren ondoren ateratako ondorio ezberdinak.

PROIEKTUAK IV

Hemen hasten da proiektoseko kurtso berria.

lunes, 4 de julio de 2011

UZTAILEKO ENTREGA: AJURIASEKO FRONTOIA+TXOKOA


Uztaileko entrega honetan frontoia eta txokoaren gunea gehiago garatu ditugu. eremuari bateratasun bat emateko estalki sistema berdina erabili dugu hiru elementuetan (frontoia + gradak-terraza + txokoa). Txapa kolaborantea erabili dugu, erraza delako muntaiarako, aldi berean terrazaren forjaturako ere sistema berdina erabili dugu, forjatu kolaborantea; homogeneotasun bat emanez egiturari. Altzairuzko IPE, HEB eta UPE perfilak erabili ditugu egituran lotura sendoak eta garbiak lortzeko. Zertzak egiteko ere material berdina erabili dugu arrazoi berdinengaitik. Gainera, hauei esker, habetarte handiagoak lortu ahal izan ditugu, frontoiaren erdian zutaberik ez jartzerko.
Txokoa berrerabili nahi genuenez, kargahormak mantendu ditugu, baina estalkia aldatu dugu. Hau zertza bitartez eutsi dugu espazio diafanoa lortzeko. Zertza hauek beiraz estaliak daude zatirik altuenean eta baxuenean panel sandwich-ez itxiak.
Hortuei foma eman diegu lekuareki bat egiteko, honela espazio osoa landuaz bateratasunean.