Urdaibaien izango dira proiektu guztiak, oso leku polita da eta interesgarria dituen baldintzengatik (biosferako erreserba, itsasoarekiko harremana, paisaiaren garrantzia...). Aldi berean, zaila izan daiteke bertan ondo geratzen den ideaia bat garatzea, interbentzio batek estetikoki eragin negatiboak izan baititzake. Lekua oso berezia da eta oso ondo integratzen den eraikin bat egin behar da.
Egia da ere, joko asko ematen dutela proiektuek, eremua nahiko malgua baita eta eraikina ere; momentuz behintzat. Hau dibertigarria gerta liteke eraikina garatzerako orduan espazioekin jolasteko auketa ematen baitu (espazio banatuak, diafanoak, balio anitzeko eremuak...).
Beraz, nahiko positiboa da nire kurtsoarekiko ikuspegia, utzi dezagun aurrera joan dadila.
No hay comentarios:
Publicar un comentario