Bertan ikusi daiteke zelan gizakiak lurraldeak banatzean forma ezberdinak sortu ditu nahita edo nahigabe. Aldi berean, bertan gauzak jartzeko eran, zuhaitzak adibidez, aurretik pentsatutako forma batekin jarri daitezke irudi bat sortuz.
Naturarekin jokatuz irudiak sortu daitezke eta askotan konturatu gabe sortzen dira formak.
Argazkia nondik aterata dagoen eta nola aterata dagoen ere eragin handia izan dezake, ikuspuntu ezberdinak erakutziz leku berdin batenak.
Gehien guztatu zitzaidana argazkiekin sortzen ziren kontrasteak izan ziren, adibidez, Nueva York eta Gari landa bateratzean.
Oso impakto handiko argazkia da, bertan bi bizimodu guztiz ezberdinak ikusi daitezke, 1go eta 3.sektorea gainjarrita. Eraikinez eta jendez masifikatutako, eta lasaitasuna eta eraikin urritasuneko lekuak aurrez-aurre jarriz sentsazio arraro bat sortzen du; gaur egun balorea galdu duen 1go sektori horri garrantzia emanez Nueva York herri famatuarekin bateratuz.
Nire ustez, interesgarria da paisaia ezberdinak inmortalizatzea eta argazkiekin jokatuz paisaia ezberdinak sortzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario