lunes, 8 de noviembre de 2010

INTER ARENAE - Igerileku naturalak Laidan




Entregaruko dudana azkekngo horria da, bestea osagarri moduan hobeto ikusteko xehetasunak.
Nire ideiarekin aurrera jarraituz proiektuari gero eta irtenbide hobeak eman dizkiot.
Azkenean aldagelak solariuma eta jatetxea alde batean pilatuta jarri ditut, honela altuera batetan igota ura ez da bertan sartuko, ezta area ere ez. Beste eraikina (lurrun bainua eta ur beroko igerilekua dituena) ordea, beste igerilekuekin batera jarri dut. Ez du importa barrura area edo ura sartzen bada, aberasgarria izan daiteke askotan.
Beste alde batetik, itsasora edo hondartzara jeisteko eskailerak dauzkagu, batzuk uretara jeisten direlarik jarraian.
Eskaileren inguruan dagoen lur zatia jeitsi egin dut metro eta erdi, honela ez daukazu harreman zuzena errepidearekin, eta 2 eremu hauek banatuz bidegorri bat jarri dut.
Aparkalekuak ere aldatu egin ditut, autobus geltokia jarri eta baita hauentzako aparkalekuak ere.
Jarri ditudan kotxeentzako aparkalekuak minusbalidoentzako edo bertan lan egiten duen jendearentzako bakarrik dira.
Honek ezerosotasuna ekar dezake trasto guztiak autobusean eramateko, honegaitik hondartzako gauzak alokatzeko gune bat ere jarri dut.

Orain hasierako ideia proiektura eramatea lortu dut. Sentsazio ezberdinak lortu nahi nituen jendearengan espazioarekin, tenperaturarekin, koloreekin... jolastuz eta honi forma emateko erromatarren termen ideia hartu dut oinarritzat, antzeko funtzioa duten igerileku eta guneak jarriz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario