jueves, 28 de octubre de 2010

Laidan proiektua

Proiektuarekin hasi baino lehen bertara nola iritsi azaldu nahiko nuke. Bertako aparkalekuak murriztu egingo ditut, geratzen direnak langile edo minusbalidoentzako izanik. Ondorioz, bertara iristeko modu bat planteatu dut: Autobusak. Kotxeentzako aparkalekuak Sukarrietan, Gernikan eta kanalan jarri ditut eta bertatik autobusa pasatuko da gure bila. Hauetaz aparte inguruko herrietan ere geralekuak izango ditu. Bi linea planteatu ditutn, bata gernikatik Elantxoberaino doana eta bestea Bermeotik Elantxoberaino. Honek, ez du oso erosoa izan behar trasto asko e
raman behar badituzu, honegatik nire proiektuan hondartzarako gauzen alokairu-denda jarri dut, hamakak eta sombrilak ere alokatu daitezkeelarik.

Hainbat buelta eman ondoren proiektuari eta nondik hasi jakitea kostatu izan harren lortu dut ideia bat jarraituz forma ematea. Batez ere, igerileku naturaletan jendearen sentsazioak goraipatu nahi nituen, honetarako koloreak (gorria (beroa), urdina (hotza)...), iluminazioa (argitasun asko gutxi), forma (espazio zabalak eta estuak), uraren tenperatura, uraren maila...erabiltzen saiatu naiz.

Sentzasio hauei proiektu forma emateko erromatarren termak hartu ditut abiapuntutzat, azken batean horren antzeko zerbait lortu nahi baitut. Honetarako atal berdinak erabili ditut:  frigidarium (ur hotzeko piszina eta igeri egiteko balio duena dimentsioengaitik), tempidarium (gorputza prestatzen duena caldariumera joateko) eta caldarium (ur berodun putzua). Gainera, lacomiun bat (lurrunezko bainua) eta apodyterium-a (aldagelak) ere jarri ditut. Bukatzeko txiringito eta jatetxea jarri ditut, txiringitoa bertan eta jatetxea apur bat aldenduta, parkinak dauden altuera berean honela bista hobeak lortuz.

Zortzi formako piszinara pasabide estu batzutatik sartu behar sara ezer ikusten ez duzularik. Besteetara eskaloi bitartez.

Itsasoaren kontra badaude aipatu ez ditudan eskailera batzuk, hauek itsasora sarrera erraztuko digute, honela nahi ez badugu ez gara arera sartu behar arez ez zikintzeko. Gainera eskailera hauetan jesarrita egon zaitezke zerbait edaten, bokadiloa jaten, lagunekin hizketan, eguzkia hartzen... paisaia ikaragarri bat miresten duzun bitartean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario