jueves, 7 de octubre de 2010

Urdaibaiko jende mugimenduaren analisia


Analisia gauzatzeko guk ikusitakoa eta zenbait informazio planoren arteko nahastea egin dugu.


Irudi guztietan ezkerraldean udako jende mugimenduak adierazten dira eta negukoak eskumaldean.
Jende fluxuak adierazi ditugu faktore ezberdinekin erlazionatutako ekintzen arabera. Adibidez, kasu honetan urarekin erlazioa duten ekintzak (arrantza, buzeoa, surfa, hondartza, kanoak...) aztertu ditugu eta hauek mugitzen duten jende kopurua, hondartza izanik garrantzitsuena, jende gehien mugitzen duena baita, baina udan; neguan ez hainbeste; beheko irudietan konparatu daitekeen moduan.


Hondorengo irudian naturarekin erlazionatutako jende mugimenduak ageri dira, batez ere mendietako ibilbideak nagusi izanez.
Hau gehienbat eguraldiagatik baldintzatua dago.


Hemen kulturarekin erlazionatutako jende mugimenduak ditugu. Normalean antolatutako txangoak izaten dira ibilbide kultural hauek burutzeko (ikastolako txangoak, hirugarren adinekoak, udalekuko gazteak...); ondorioz, kasu gehienetan ez daude fenomeno naturalengatik baldintzatuak.


Orain mugimendu guztiak bateratuak ikus ditzakegu. Argi ikus daiteke mugimendu gehienak kostaldetik hurbilen dagoen eremuan gertatzen direla eta udan askoz ere ugariagoak direla neguan baino. Batez ere, urarekin erlazionatutako ekintzek sortzen dute mugimendu hazkunde hau udan, naturako faktoreengaitik (batez ere eguraldia) gehien baldintzatuta dagoena baita.



No hay comentarios:

Publicar un comentario